TTIRRIKI TTARRAKA HANKAK LURREAN – Karabeleko ekimenaz

Hileko azken ostegunetan egiten dugun bezala ttirriki ttarrakan(hankak lurrean), hilabeteari errepasoa eman diogu lehenik, lurraren inguruko  gora behera zenbait iruzkinduz. Bestetik, Hernani aldera jo dugu elkarrizketa nagusiaren tartean. Karabeleko proiektuaren berri emateko Oier  Iurramendi izan dugu. 

Karabeleko irabazi asmorik gabeko egitasmoa izateaz gain, Esperimentazio zentro irekia da, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat, helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea…

Honetaz gain, buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada Karabeleko.

Hurrengo podcasta

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: EKLIPSEARI SO

ol. Mar 1 , 2019