ERRAIETATIK vol. 54 | Lapikoa borborka, 80. hamarkada Euskal Herrian (II)

Aste honetan, gure aspaldiko laguna izan dugu ERRAIETATIK irratsaioan, izan ere, Jakue Pascualekin hitz egin dugu kaleratu berri duen ‘Movimiento de resistencia, años 80 en EH. Radios libres, fanzines y okupaciones’ (Txalaparta) liburuaren inguruan.

Jakue Pascual

Euskal Herrian 80. hamarkadan garatutako kontrakultura eta erresistentzia mugimenduari buruzko ikerketaren bigarren edizioa da hau, oraingoan irrati libreak, fanzineak eta okupazioak oinarri hartuta.

80. hamarkadako erresistentzia mugimendua bera, Hala Bediren inguruko kondairak, Resiste fanzinea idatzizko kontrainformazioaren paradigma gisa, irrati libreen, fanzineen zein okupazioen sorrera, garapena eta garrantzia

Informazio ofizialei kontra egiteko erresistentzia harresi oso bat eraiki zen Euskal Herriko herri eta txoko oso ezberdin eta anitzetan. Guzti honen inguruan, elkar elikatuz, gazte mugimenduak, punk eszena, eta okupazioaren zein gaztetxeen eztanda izan ziren.

Hurrengo podcasta

A DESALAMBRAR | Fakun Aznarez eta Askapenaren brigadak

ar. Ots 19 , 2019