PIPERPOLIS: Macbeth garaikide eta zinematografiakoa eszenaratuko dute Arriaga Antzokian

Arriaga antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Macbeth hau ez dago garai batean kokatuta, ezta leku batean ere, “gaur egunera ekarri dugu”. Familia kriminal batera ekarri dute Macbeth, “botere harremanak agertzen dira, hierarkiak”. Hala ere, azpimarratu digunez, bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu Florentino, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas arituko dira.

Hurrengo podcasta

ADI - Herbeheretako psyché punk modernoa: Indian Askin

az. Urt 30 , 2019