IRRATIEN TARTEA | Bilbo eta inguruen berri, 97 irratiaren eskutik

Irratien tartean Bilbo eta inguruetara jo dugu 97 irratiko Patxi Gaztelumendiren eskutik. Aita Mari itsasontziaren egoeraren inguruan aritu gara lehenik eta behin, izan ere, Santurtziko portuan dago itsasora noiz irteteko zain. Bestalde, antzerki mundura eraman gaitu Patxik, Macbeth antzezlana estreinatuko baita Arriaga antzokian. Zazpikaleetan bihar abiatuko den “Lautan hiru” antzerki jaialdiaren inguruan ere aritu gara, amaitzeko.

Hurrengo podcasta

ARGIA aurrerapena | Jaka horiak, Mikel Soto, eta "Hasieratik: zinema feministaren historiak"

az. Urt 30 , 2019