PIPERPOLIS: Beste belaze batzuetan barrena dator Eskean Kristö taldea

Eskean Kristö taldeak lan berria argitaratu berri du, “Beste belaze batzuen gozoan” izenburua du hirugarren lan luzea lanak. Boskotean aldaketa egon bada ere Eskean Kristö rock and roll klasikoan jarraitzen du. Disko berriko kantuak ezagutzeko Pello eta Peoi batu zaizkigu Piperpolis-era. Eskean Kristören zigilua dakarte kantu berriek, baina taldekideek aitortu bezala beste belaze batzuetan murgildu dira. Egiteko formari dagokionez aldaketak dakartza lanak: lehen aldiz ekoizle batekin lan egin dute, Cesar Ibarretxerekin. Auto-ekoizpenaren bidea hartu dute eta hiru estudiotan grabatu dute lana. Hona hemen Eskean Kristö taldearen belaze berriak.

Hurrengo podcasta

NORABIDE BARIK #58 – Eguraldi txarrari, aurpegi ona!

az. Urt 23 , 2019