TTIRRIKI TTARRAKA HANKAK LURREAN – Markinako eskolako jantokia eta Aralarko pisten auzia aztergai

Published On urtarrila 18, 2019 | By Ttirriki Ttarraka Hankak Lurrean | Ttirriki Ttarraka Hankak Lurrean

Gaurkoan bi gai interesgarriren bueltan aritu gara irratsaioan. Lehenik Aralarko parke naturalera joan gara Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea eta biologoa dugula gidari, hain zuzen, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen artzainen pisten auziaren inguruan sakontzeko. Bestetik puri-purian dugun  beste gai bati heldu diogu, zer jaten dute gure haurrek jantokietan, nola eraldatu catering zerbitzuekin sortu den ezin egona? nola elikatu osasuntsu? nola bertako jaki eta baliabideak ustiatuz?

Honetarako Markinako Bekobenta eskola publikoko guraso elkarteko kide den Zuriñe izan dugu gurean. Egundoko dinamika jarri dute martxan Markinan bertako produktu eta elikagai ekologikoen alde eginez.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.