A DESALAMBRAR | Kuba eta Txiapas

Kaixo entzuleok! Eta urte berri borrokalari on!

Gaurkoa izan da 2019ko lehen irratsaioa, eta arazo teknikoei aurrei eginez hasi dugu. Hiru elkarrizketa geneuzkan hitzartuak baina lehenik agenda internazionalista errepasatu dugu. Ondoren Lázarorekin solastu gara, bera Euskadi-Kuba eta Cubainformacion.tv-ko kidea da eta iraultza kubatarraren 60. urteurrena aitzaki bezala harturik, irla karibearreko eraldaketa izan dugu hizpide. Ondoren Venezuela aldera joan nahi genuen, Nicolas Maduroren karguhartzea laster izango denez, honen gora beherak aztertzeko, baina ezinezkoa izan zaigu. Horren ordez, Txabi, Chiapasekin elkarteko kidearekin izandako elkarrizketa eskeini dugu.

Hurrengo podcasta

KOLPEZ KOLPE – 3×89 – Gora Maravillas!

ar. Urt 8 , 2019