BERBAZ: Pedro Mari Bastegieta, itsasoko ura, osasun iturri

Lur-ama, eguzki aite eta ilargi amama eta itsasoko ura.

Azken hogei urteetan munduko bazterretan ibili izan da sarri aspaldiko jakituriak jasotakoengandik ikasi eta ikasi elikadura eta osasunari buruz. Bai alde fisikoa bai energetikoa zaindu behar ei ditugu osasuntsu egoteko. Emakumeak izan dira batez ere jakintsuak, txamanak. Gurean ere, haiek ei ziren sendabideetan zein akelarreetan gidari. Eta munduko baztarretan legetxe, erlijio-gerra egin zieten hemen. Feminizidioa.

Gizonen kontua erlijioak (“burutik kentzeko drogarik gatxena”), emakumeak eta herriak zapalduz. Pedro Marik berak ere hamaika lazkeria ezagutu izan ditu derrigorrezko erlijio buruengandik txikitako Arratzu hartan. Pentsatzen duena, pertsona askea, beldurrik gabea, arriskutsua omen zaiolako botereari.

Noiz eskatuko dizkiogu kontuak elizari?

Gaur itsasoko urari buruz hitz egin nahi izan dugu, apur bat garbitzeko. Zergatik dugun horren osasungarri, zelan erabili, ze proportziotan nahastu iturrikoarekin edateko modukoa izateko, kolona garbitzeko erabilera,… René Quinton zenak zabaldu zuen medikuntza arloan kontua eta gaur egun mundu zabalean jarraitzaile ugari dituzte hark proposatutako ideiek, Pedro Mari bera haien artean. Entzun!

Kantak:

Martin Larralde (Ruper Ordorika, Bakarka)

Itsasoa gara (Ken Zazpi)

Erreferentziak:

René Quinton

Berbaz, Pedro Mari 2015ekoa eta 2016ekoa

Hurrengo podcasta

TTIRRIKI-TTARRAKA HANKAK LURREAN - Pinuen gaitza eta euskal sagardoa hizpide

og. Abe 13 , 2018