POTTO: Lekeitioko saioan, Jone Uria garaile!!!

Published On abendua 5, 2018 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto
Bizkaiko Bertsolari txapelketaren akabuko finalaurrekoa jokatu zen zapatuarekin batera, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Seikotea izan zen taulagainean kantuan, eta Jone Uria garaile.Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro sailkatu ziren beren atzetik, hurrenez hurren. Bizi joan zen saioa eta goza dezazuen…. taulagainean kantuan izan ziren bertsolari guztien kantuak dituzue entzungai, aukeraketa dikatorialean.

Horrenbestez, erabakita dago abenduaren 15ean, Miribillan, kantuan egingo duten bertsolarien zerrenda:
Miren Amuriza
Nerea Ibartzabal
Jone Uria
Xabat Galletebeitia
Etxahun Lekue
Onintza Enbeita
Eneko Abasolo “Abarkas” (gure txikitin)
Aitor Bizkarra

Biba guek

Like this Article? Share it!

Comments are closed.