PIPERPOLIS: “Garai zekenak” Arriagaren ekoizpen berria

Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta. Oholtzan Miren Gaztañaga Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas harituko dira. Gaurkoan Miren Gaztañaga eta Kepa Errasti batu zaizkigu saiora. Azaroaren 27tik datorren urteko urtarrilaren 24ra  bitartean hainbat saiotan ikusi ahalko da, zehazki 19 emanaldi eskainiko baitira. Ekoizpen berri honek badu berezitasun bat ez baita Arriaga Antzokiko agertoki nagusian eskainiko, antzokiko hainbat lekutan baizik. Izan ere, Garai zekenak lanaren eszenak egingo diren guneak ataria, eskailera nagusia, foyerra eta gelatxo isabeldarra izango dira. ikusleak, ohikoa ez den eszenan jartze hori, antzezlana antzezleekin batera jarraitzeko aukera paregabea da, ez modu emozionalean bakarrik, baita modu fisikoan ere.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Ian Dury, Phyllis Dillon, R.I.P., Cat Power, Otis Rush, Marty Balin #PedroEliasIgartua

az. Aza 28 , 2018