IRRATIEN TARTEA | Esker 1000 egitasmoaz, Antxeta irratiaren eskutik

100 musikarik zuzenean Niko Etxart-en Euskal Rock and roll kantua eskeiniko dute larunbat hontan Lauga gelan Esker 1000 egitasmoaren baitan. Euskal Irratiak eta Musikaren Bulegoak bultzaturik euskal rockaren omenez 100 musikari bilduko dituzte asteburu honetan Niko Etxart-en inguruan. Ondoren Esne Beltza taldeko  Xabi Solano, Gatibu taldeko Alex Sardui, Akelarre taldean aritutako Watson eta Lopetegi, Urtz taldeko  Xabi Camarero, Lauroba taldeko  Iker Lauroba eta  Goazen telesaileko Iholdi Beristain izanen dira bakoitzak kantu sorta bat eskeintzen. Battitte Crouspeyre kideak TTitto Betbeder elkarrizketatu du. Eta horixe ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

GAUR8 aurrerapena | Yemengo gerra, Euskaraldia eta Azaroaren 25a

ol. Aza 23 , 2018