POTTO: XAKE espazioan izandako bertso-afaria eta Plentziako Antolin deunako jaietako bertso-jaialdia

Published On azaroa 15, 2018 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto

Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea Ibartzabal, Malen Amenabar, Aito Esteban “Garrote” eta Eneko Abasolo “Abarkas”); eta, bestetik, Plentziako Antolin deunako jaietako bertso-jaialdia (Aitor Sarriegi, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia). Bi saio horietako aukeraketa diktatoriala duzue gaurko saioan. Biba bertsoa!!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.