Berbaz: Maite Darceles, Bihotzean Daramagun Munduaz

Published On 15 azaroa, 2018 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori.

Gaurko gizarteaz kritikoki hausnartzeko eta bestelako batez pentsatzeko (“guztion neurrira antolatutako bat, posible da”) erabili du bere lehen eleberria Maitek, 2050 bueltan kokatua: Bihotzean Daramagun Mundua. Hilabetetan istorio horretako pertsonaiekin bizi ondoren, istorioaren luzapena, inguruko jendearekiko elkarrizketa, liburuak eragindakoa. Gustura eta gehiagorako gogoz. Entzun!

Kantak:

Hurrengo goizean (Ruper Ordorika)

Fishing town (Beti Mugan)

Erreferentziak:

Bihotzean Daramagun Munduaz, Artefaktuan

Maite Darceles-en bloga

Blagan euskara elkartea (Hondarribia)

Like this Article? Share it!

Comments are closed.