1215. Katea – Euskal Uzta Berria

Published On azaroa 7, 2018 | By 1215katea | 1215.Katea

Ez Dok Amairu eta RRV madarikatu hori oso ondo, badakigu, baina 2018an bizi gara. Horrexegatik, diska bakarra kaleratu duten (edo oraindik bat bera ere kaleratu ez duten) taldeak izan ditugu gaurkoan mintzagai. Euskal musikaren osasuna ona baita, talde gazteek jaramon egingo dieten belarriak besterik ez dituzte behar. Lagin txiki bat aurkezten dizuegu hemen, gaur egun oholtzaren gainean ari diren taldeak ezagutzen laguntzeko asmotan.

Saioan entzun ahal diren taldeak: Nau, Toc, Zozo, Urgatz, Serpiente, Daudane, Satelitik, Drumkopters, Giante, Koban, Eyharts, Mazmorra, Hezurra eta Conteiner

PS: Hainbat genero landu gabe geratu dira ezinbestean, baina aizue, geuk ere geure gustu arraroak ditugu. Halako saio gehiago egin ditzala herriak!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.