Martxan da Gazte Mugimenduen “Kaxa” urtekariaren diru bilketa kanpaina

Mobilizazioak, asanbladak, proiektuak, protestak, gogoetak eta ametsak. Askotarikoak dira gazte mugimenduek ikasturte batez emandako pausoak. Eta horiek guztiak liburuxka batean bilduko ditu Kaxa gazte mugimenduen urtekariak.

Euskal Herriko gazte mugimenduetan 2017-2018 ikasturtean egindako borroken berri emango dute aurten ere Topatu gazte komunikazio proiektuak osaturiko Kaxa gazte mugimenduen urtekarian. Erreportaje, irudi, kronologia eta iritzi artikuluen bidez osatuko dute gazte mugimenduen Kaxa.

Topatuko kide den Maddi Ane Txoperenarekin hitz egin dugu proiektu honen xehetasun gehiago ezagutzeko.

 

Hurrengo podcasta

Arabako Txapelketako aurrekanporaketak

az. Urr 31 , 2018