ERRAIETATIK vol. 43 | Sustrai beltzak

ERRAIETATIKeko ume basation mundu-ikuskeran sakon lurperatzen diren sustraiak dira arima eta botere beltza. AEBko afroamerikarren borrokak harro eta ozen aldarrikatzen ditugu. Horregatik etengabe bueltatzen gara sustrai horietara. Modu batean, aste honetako saioa jatorri beltz horietarako bidaia da.

Denboraldiko lehen saioan bezala, gonbidatu berezia izan dugu gurean: Fermin Muguruza piztitzarra. Aurkezpenik behar ez duen ume basati honek «Black is Beltza» animazio filma aurkezten ari da azken asteotan Euskal Herrian zehar. 60. hamarkada ziragarria oinarri izanik, Manex Unanue euskalduna protagonista duen thriller-politiko ausarta eraiki du Muguruzak. Bertan Pantera Beltzak, Kubako Iraultza, Warholen faktoria, Arjelia askea edota 60eko musikarik askatzaileena harikaltzen dira. Fermin Muguruzarekin solastu gara garai interesgarri hauen inguruan.

Ondoren Kathryn Bigelowk zuzendutako «Detroit» pelikula izan dugu  mintzagai. 2017an, argia ikusi zuen pelikula honetan, 1967. urtean Michigan estatuko Detroit hirian, AEBetako iparraldean, jazotako istiluak berreraikitzen dira, gertakarien 50. urteurrenaren harira. Afroamerikarren amorruak sutan jarri zuen hiriaren argazkia aurkituko dugu pelikula honetan.

Hurrengo podcasta

ANARKOFOLKA (32) - Joxe Ripiau, Paso a Paso, Tod und Mordschlag, Mischief Brew, Hablando en Niquel,...

ar. Urr 30 , 2018