PIPERPOLIS: Taula gainetik bi antzezlan , 7ak bat eta Lur antzezlanaz

ATX teatroak azaroaren 2an “7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena” antzezlana Azpeitian estreinatuko du. Ikuskizuna sorkuntza lan kolektiboa eginez hiru egonalditan ondu dute. Azken txanpan sartuta harrapatu ditugu. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin  bezala, izaki berriari emango diote bizia;  piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan. Taula gainean Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa arituko dira.

Xake produkzioak “Lur” antzezlana taularatu berri du. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa. Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten eta udazkenarekin batera Euskal  Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da.

Hurrengo podcasta

ARGIA aurrerapena | Libia, Blanca Fernandez eta Ipar Euskal Herria I. mundu gerran

az. Urr 24 , 2018