HIRU KORTXEA – Zenbait albiste, nobedade, Entropia taldeari elkarrizketa luzea (+akustikoa) eta Arida taldea gutizia gisa.

Musikazale! Aste honetako irratsaioa ere bete betea dator, Gasteizko 7 tabernako Pollo konpletoa 😋  bezala. Asteko albiste musikalak errepasatu ditugu. Zenbait nobedade entzun ditugu, tartean Serrullaren disko berria, edota Izaki Gardenak zein Eskean Kristö taldeen aurrerapen kantuak. Gainera, Mice taldeak Feministon Herriari jarrio dion “Bizi Arnas” abestiaz ere gozatu dugu, zein ederra! Eta elkarrizketaren atalean, Entropia talde gasteiztarrarekin mintzatu gara, luze eta zabal, “Invisible” diskotik pare bat abestiren moldaketa akustikoaz gozatzearekin batera. Amaitzekio, gutizia gisa, Árida bikote madrildarra ezagutu dugu.

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Joe Jackson, Candi Staton, Dylan, U-Roy, Ray Davies, Stax ’68 #PedroEliasIgartua

lr. Urr 20 , 2018