ATALKA, EMAKUME ANABASA – Aurkezpena

Gaurko saioan gure aurkezpena egin dugu. Aurtengoan Amanita, Nymeria eta Matriuska ibiliko gara gela arroxean, Anabasan!

Saio honetan hainbat emakume ikustarazteko saiakera egingo dugu, iraganeko eta etorkizuneko ohitura, erronka eta jakintzen arteko zubiak aurkitu eta uhinetatik helaraztea da gure helburua. Horretarako 3 atal izango dituzue entzungai: Hilabeteko emakumea, hilabeteko telesaila edota liburua (gora frikiak!) eta hilabeteko hitza.

Hilabete honetako telesaila eta liburua bat datoz, DIETLAND. Zoragarriak biak ala biak; hortxe proposamena!

Hilabeteko hitza, aldiz, BARGASTA! Emakume desobediente, errebelde, bihurri edo lotsagabea.

BARGASTAK UHINETAN!

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA - Zenbait albiste, nobedade, Entropia taldeari elkarrizketa luzea (+akustikoa) eta Arida taldea gutizia gisa.

ol. Urr 19 , 2018