BERBAZ: Garazi Albizua, heroi basatia izan daitekeena

Published On urria 18, 2018 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz

Ogibideak hamaika izan ditu eta mudantzak, 15etik gora bere bizitzan.Badu horrek sormenarekin zerikusirik, bai?Eta idazle bati, ematen dio, ez da? Mundu honen baitako mundu piloaz kurios denari. Eta liburuak arinegi irakurtzen dituela esaten badizugu, batzutan saltoak eginda, eta hutsune piloa norbere baitatik betez?Eta idazteaz gain, txikitatik (nork ez? baina zergatik askok adierazbide eta premia hori ukatu, urteetan gora?) iruditzen jarraitu duela, bere lehenengo argitalpena (Kemena; Denon artean argitaletxea) norberak idatzi eta norberak marrazteraino?

Gaur Santurtzin, bere herrian bideratzen duen irakurle kluba, emakue-gizonek idatzitakoen aldeaz, idazteaz eta marrazteaz,… jori-jori hitz egin dugu, eta haizean joan zaigu bazkalordua eta irratiko ordubetekoa,

Nolakoa Garazi? Zaila hitz batzutan ixten izate handi eta aberats hau, baina gutxienez, ezohikoa dala esango dugu.

Louise Michel-en duzue aukera beragaz literaturaz, idazteaz eta irakurtzeaz gozatzeko, idazketa sormentsuari buruzko tailerra eskaintzen duelako aurten ere!

Hamaika Botxo egunaren irrikitan gauden honetan. Bilbo aldean hamaika lagun eta talde sormentsu eta emankor daudela jakitun garenoi, bereziki mingarri egiten zaizkigulako udal eta for politikari panpinengandik proposatutako hamaika xelebrekeria.Piztu Bilbo, itzali MTV ;-)!

Kantak:
Piztu Bilbo, itzali MTV
Handitzen, handitzen (Split 77 eta Aiora Renteria)
Apartezko mundua (Afrika)

Erreferentziak:
Regina Salcedo
El gozo de escribir (Natalie Goldberg)
Contar es escuchar (Ursula K. LeGuin)
El camino del artista (Julia Cameron)

Like this Article? Share it!

Comments are closed.