IRRATIEN TARTEA | Gastibeltzak ekoiztetxeak Zinemaldira eramandako filmen berri, Antxeta irratiren eskutik

Ipar Euskal Herrira jo dugu gaurko Irratien tartean. Gastibeltzak ekoiztetxeko Kati Pochelurekin izan dira Antxeta irratiko lagunak, Zinemaldira eramandako filmen inguruan aritzeko. Aipatu dutenez, gainera, Joseba Sarrionandiaren unibertsoan oinarrituriko « Gure Oroitzapenak » filma Ipar euskal Herriko 8 zinema geletan ematen hasi ziren astelehenetik goiti;  Donibane Garazin hasi ziren, asteartean Hendaian, gero Donapaleun, gaur Baionan emanen dute ,bihar Maulen, igandean Kanbon, astelehenean Urruñan eta asteazkenean Donibane Lohitzunen. Eta proiekzoien ondotik aurkezpen gaualdiak ere antolatu dira.

Hurrengo podcasta

Aste honetako Gaur8ren aurrerapena, Amagoia Mujikaren eskutik

ol. Urr 12 , 2018