SOINUGELA: The Delfonics / Jerry McGill, Dylan jazzaren arabera #PedroEliasIgartua

Published On iraila 28, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

The Delfonics taldeak grabatutako urrezko kantu bat entzun dugu gaurko saioa hasteko. 60ko hamarkadaren bukaeran soul era propioa garatu zen Filadelfian. Horren baitan, 1968an Thom Bell eta Wilbert Hart-ek idatzitako La-La (Means I Love You) oso arrakasta handia lortu zuen. Kantu horren beste hiru bertsio entzun ditugu ondoren: Jamaikan urte berean Alton Ellis-ek egindakoa, rocksteady estiloan; 1970ean Jackson Five-ek Detroiten grabatu zutena eta, azkenik, Tod Rundgren-ek Woodstock-en gauzatu zuena.

Memphiseko Jerry McGill abeslariak ibilbide sasisekretua izan zuen musika munduan. 1959an Sun estudioetan bi kantu grabatu zituen Sam Phillips-ekin. Biak Lovestruck eta I Wanna Make Sweet Love entzun ditugu. Hortik aurrera McGill-en bidea okertu zen, lapur bihurtu hasi eta zenbait banketxetan lapurreta egin baitzuen. 1970ean Memphisera itzuli zen, bere jaioterrira, eta Waylon Jenningsekin (haren manager eta gitarrista izan zen maiz) eta Jim Dickinsonekin kaleratu ez ziren hiru grabazio eder egin zituen. Hirurak entzun ditugu: Desperados Waiting For a Train, With Sabres in Our Hands eta Why You Been Gone So Long.

1973an, Jim Lancasterrek bere lagunarekin beste pare bat abesti egin zituen eta biak ere entzun ditugu: Hootchie Koutchie Man eta Working Girl. 2004an berriro grabatu zuen McGill-ek Memphis-en: No More Tears. 2010ean azken aldiz grabatu zuen McGillek. Kasu honetan Luther Dickinson-ekin egin zituen entzun ditugun bi abesti: Will Bill Jones eta Ease Your Mind.

2014an Memphiseko idazle eta zuzendari Robert Gordonek Jerry McGill-i buruzko dokumental basatia estreinatu zuen, Very Extremely Dangerous izenekoa. Film honetan dagoen bandatik beste bi kantu entzun ditugu: Wrong Rocket Right Banjo eta Sleeping Queen.

Bob Dylan-en kantutegia jazz mundutik ere mirestua izan da. Gaur kantu batzuk aukeratu ditugu, jazz filtrotik pasatu zirenak: What Was It You Wanted (Jamie Saft Trio – 2006), Living The Blues (Saft eta Antony – 2006), Just Like A Woman (Bill Frisell – 1981), My Back Pages (Keith Jarret – 1993) eta Blowing in The Wind (Stanley Turrentine – 1968).

Like this Article? Share it!

Comments are closed.