Iraultza Txikien Akanpada egingo dute Zubietan Irailaren 21tik 23ra

Konspiratu, egin, pentsatu, gozatu, mobilizatu. Aditz horiek gorpuzteko hiru eguneko kanpaldia egingo dute Gipuzkoako Zubieta herrian, Irailaren 21etik 23ra, “Iraultza Txikien Akanpada” deitu dioten ekimenean. Ideia eta praktikak, buruak eta gorputzak josteko lekua izango da, giro lasai eta alaiean. Euskal Herriko hainbat txokotako iraultza txikien elkargune bihurtuko da, beraz, Zubieta, asteburu honetan. Lurralde Askeako kide den Zigor Olabarria izan da estudioetan, ekimen honen nondik norakoen berri emateko.

Hurrengo podcasta

Denboraldi berriarekin hasi gara ZarataZarautzen

ar. Ira 18 , 2018