1215. Katea – San Diego konexioa: John Reis eta Rick Froberg

John Reis eta Rick Froberg izan dira denboraldi berriko lehen saioko protagonistak. Gaztetan ezagututako lagun zahar hauek Drive Like Jehu eta Hot Snakes bezalako taldeetan beraien gitarrekin soinu eta konposizio irudimentsu bezain indartsuak sortu izan dituzte, baita beraien proiektu paraleloetan ere (0bits, Rocket From the Crypt…). Hot Snakes handiak azaroan Jimmy Jazz aretoan izango ditugula probestu dugu rock aldrebesaren bi heroi hauei merezitako saio bat eskaintzeko. Hitzen Lihoa Hirutaneko Iñigo Ramos handia ere izan dugu estudioan gainera, zer gehiago nahi duzue??!!

Hurrengo podcasta

METAL FABRIKA #8

al. Ira 17 , 2018