PIPERPOLIS: Haxotz taldearen berria eta Lur antzezlana

Irailarekin batera bueltan da Bilbo Hiria irratiko kultur artefaktua Piperpolis. Gaurkoan Haxotz taldeko Jon eta Jokin batu zaizkigu saiora.  Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu,eta melodikoarekin,  H deituriko lana argitaratu berri dute. 7 kanta osatutako lana, Urtzi Izarekin egin dute lan , bere Bilboko estudioan. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute lana. Xake produkzioak “Lur” antzezlana taularatu berri du. Ane da istorioaren protagonista, bere alua maite duen mutikoa. Tolosako Topic aretoan estreinatu zuten eta udazkenarekin batera Euskal  Herriko agertoki ezberdinetan ikusteko aukera izango da. Taularatu zuten lehen lan “Mami Lebrun”ekin XVIII. Donostia Saria eskuratu ostean, bigarren lanarekin buru belarri dabiltza

Hurrengo podcasta

GURASOAK errespetuzko komunikazioa eta jolasa

az. Ira 12 , 2018