SOINUGELA: Usher’s Island, The Cherry Boppers, San Fermin ’78 gogoan, Carla Bruni, Linda Ronstadt

Published On uztaila 5, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko urrezko kantua aspaldian Dr. Feelgood-ek grabatu zuen Wilko Johnson-en She Does it Right izan da. Jarraian, Alton Ellisek Jamaikako rocksteady-aren garaian egin zuen La la means I love you izan dugu. Gero Imanolek Klabelin Komik taldearekin grabatu zuen Josepa Mendizabal Zaldibian entzun dugu. Kantua Gabriel Arestiren hitzekin konposatu zuen Karlos Gimenezek orain dela 37 urte. Kongoko Zap Mama laukoteak ekoiztu zuen Son Cubano izan dugu ondoren, 1991n grabatutakoa.

Ushers Island taldea Irlandan osatu zen 2017an. Eskarmentu handiko jotzaileak dira: Dónal Lunny eta Andy Irvine, Planxtyren egunetatik elkarrekin izan dira, eta Paddy Glackin (arrabita) eta Mike McGoldrick-ek (txirula eta gaita) John Doylerekin batera egin zuten boskote hau. Hiru doinu entzun ditugu izen bereko diskotik: The Half Century Set, Molly Ban eta As Good as it Gets.

The Cherry Boppers bilbotarrek aurten euren bosgarren lana aurkeztu dute, For Dancers Only izenpean. Santutxun sortu ziren 2004an eta, hasieratik, kalitate handiko jazz-funk egin dute. Groove eta latin kutsua ere askotan sartzen dute euren kantuetan, eta guk gaur hiru doinu aukeratu ditugu: Tout va bien, Simon is Back eta Susu Pétalos.

1978an San Ferminetan ez zen soilik zezenen odola isuri, hainbat lagunena ere bai, eta Espainiako poliziak izan ziren horren arduradunak. 40 urte geroago Gor disketxeak San Fermines 78 gogoan bilduma ekarri dugu, gertatutakoa oroitzeko. Bertatik Ahaztezina da (Balerdi Balerdi), Hilarria (Fermín Valencia), Germán (La Chula Potra), Zakurren dantza madarikatua (Lehiotikan), Bi bertso Germani (Iruña Soviet Band).

Iaz Carla Brunik French Touch izeneko bilduma Kaleratu zuen hainbat kantu ospetsurekin. Brunik crooner edota jazz eremura eroan zituen rock esparruko kantu famatuak. Guk batzuk entzun ditugu: Jimmy Jazz (The Clash), Miss You (The Stones), Highway to Hell (AC/DC), A Perfect Day (Lou Reed) eta Moon River (Henry Mancini).

Azkenik, Linda Ronstadt-ek bere ibilbidearen hasieran grabatu zituen hiru kantu entzun ditugu, alde batetik, Dylanen Baby you Have Been on my Mind eta I will be your Baby Tonight bestetik. Country standard bat, Silver Threads and Golden Needles.180628_soinugela_san_fermin_78_gogoan

 

 

 

 

Like this Article? Share it!

Comments are closed.