SOINUGELA: Berri Txarrak, Jonathan Richman, Elvis Costello, Planxty-ren sarea, Pink Floyd-en psikodelia

Published On ekaina 28, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu entzun ditugu: Joan Zinen, Bemidji eta Radio Maria.

Elvis Costellok 2004an erronka itzela izan zuen, Shakespeareren A Midsummer Night’s Dream-en oinarritutako ballet batentzako musika idatzi zuen eta London Symphony Orchestra-k grabatu zuen. Guk pare bat doinu entzun ditugu Il Sogno izeneko lan horretatik: Worker’s Playtime eta The Wedding.

Pink Floyd-en musikarekin lotutako sikodelia bilduma kaleratu du Mojo aldizkariak. Guk hiru abesti entzun ditugu bertatik: Pompeii am Götterdämmerung (Flaming Lips), Dreaming (Jon Hassell) eta Diamond Head (Phil Manzanera).

70eko hamarkadaren bukaeran AEBetan Jonathan Richman eta bere The Modern Lovers taldea New Wave-aren aitzindariak izan ziren. Gaur beraien hainbat kantu entzun ditugu: Roadrunner, Pablo Picasso, Back in the USA, Egyptian Reggae eta Hey Little Insect.

Irlandako Planxty taldeak hankaz gora jarri zuen bere herriko folk eskzena. Euren zuzeneko grabazio arraro bat ekarri dugu, Bremen-en 1979an erregistratua, eta hortik kantu hauek aukeratu ditugu: The Good Ship Kangaroo, Smeceno Horo eta Raggle Taggle Gypsy.

Urte bat arinago, Planxty taldeak Paul Brady kantariari lagundu zion Dublingo Liberty Hall aretoan egin zuen kontzertuan. Hitzordu hura jaso zuten zintak galdu ziren baina hogei urte geroago Bradyk aurkitu eta CD batean kaleratu zituen, The Missing Liberty Tapes goiburupean. Bertatik aukeratu ditugun abestiak: Paddy’s Green Shamrock Shore eta The Lakes of Pontchartrain.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.