A DESALAMBRAR | Andaluzia, Brasil eta Palestina

Gaurko irratsaioa ere ez dugu berriak aztertzen hasi, 3 elkarrizketa izan baiditugu. Hasteko Andaluziara jo dugu SAT sindikatuaren bozeramailearekin, Oscar Reinarekin, elkarrizketa egiteko. 300 emakumeren bahiketa saiakeraren salaketa, Francisco Moleroren espetxeratzea eta El Cerro Libertaden egoeraz aritu gara berarekin. Ondoren Brasilen dagoen Florestan Fernandes eskola politikoan dauden Askapenako kide Xabier Lasa eta Maddi Gallastegirekin egon gara. Ikasten eta bizitzen ari direna kontatzearekin batera herrialdearen egoera ere aztertu dugu pixka bat. Amaitzeko gure kolaboratzailea den Esterrek Palestinari elkartasuna adierazteko pasa den maiatzaren 31ean Bilbon burutu zen manifestaziotik abiatuz, Gazako sarraskia salatu eta sionismoaren tresna ezberdinak aztertu ditugu. Entzu ezazue!

Hurrengo podcasta

2 asteren ostean ZarataZarautz bueltan

ar. Eka 5 , 2018