ANTXOEN BERTSOA (84) – BERfonotekaTSOA Amaia Iturriotzekin

Published On maiatza 31, 2018 | By Antxoen Bertsoa Kkinzona Irratia | Antxoen Bertsoa

Kaixo bersoxale!

Gaurkoan goi mailako bertsolari eta lagun bat izan dugu KKinZonako arrainontzian. Amaia Iturriotz izan da gonbidatua eta bere bihotz-buruko bertsoaldirik gogokoenak ekarri ditu guztiokin konpartitzeko. Era berean, bere bertso ibilbideko momentu batzuetaz ere aritu gara hitz eta pitz. Eskerrik asko guztiagatik Amaia!

Habana Ta Puntoko protagonista ere izan zen Amaia baina, gaurkoan puntu erantzuna Aramaio aldetik etorri zaigu eta Martin Abarrategi izan da protagonista. Oporren lasaitasunetik erraz osatu digu habanera. Hurrengoan, habanera edo aranera berri bat ANTXOEN BERTSOAn. Adi, belarri!

Eitzan Aitzen: Doneztebe doktoreak kontu freskoak eta galdera zirtolariren bat edo beste.

Agur!

glu glu glu glu…

Like this Article? Share it!

Comments are closed.