A DESALAMBRAR | Kolonbiako hauteskundeak, EuroStop eta KOE

Gaurko saioa ere bere izan da. Hasteko Kolonbiako hauteskundeak  eta sortu daitekeen egoera aztertu dugu Nelson, kolonbiar politologoarekin. Ondoren Marta Collot eta Lorenzo Trapani, Italiako EuroStop elkarteko kideekin solastu gara. Askapenak antolaturiko “Europar Batasunean burujabe?”  hitzaldi biran parte hartzen dabiltza eta Italiaz, Europar Batasunaz eta abarrez aritu gara. Ondoren Info7 irratiak Errikos Finalis Greziako KOE antolakundeko kideari eginiko elkarrizketa ere emititu dugu, berak ere parte hartu baitzuen pasa den larunbatean, maiatzaren 26an, Altsasun burutu zen mahai inguruan

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Arabaren berri, Hala Bedi irratiren eskutik

og. Mai 31 , 2018