SOINUGELA: Liam O’Flynn-en heriotza, Bill Frisell, Manassas, Augustus Pablo, Buhos, Els Catarres

The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen.

Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko grabatu zituzten jarraian, baina 2009an hirugarren bat kaleratu zuten 15 kanturekin. Garai hartan grabatuak baina argitaratu gabe geratu ziten entzun ditugunak: Witching Hour, Lies, Tan sola y triste eta Uncle Pen.

Ekainaren 15ean Kafe Antzokian Kataluniako bi talde izango ditugu zuzenean. Gainera, biek aurkeztu dute grabazio berria aurten, eta biek ere festarako musika egiten dute. Els Catarres da lehenengoa eta haien bi kantu entzun ditugu: Rock’n’roll eta En peu de guerra. Buhos da bestea, eta euren beste bi kantu entzun ditugu: Volcans eta Transmets energia.

Bill Frisell gitarra jolearen Music is disko berria ekarri dugu. Berak bakarrik grabatua da, iragan abuztuan. Bertatik entzun ditugunak: Pretty Stars, Ron Carter eta Kentucky Derby.

Jamaikako Augustus Pablok egindako pare bat abesti entzun ditugu. Lehenengoa, Africa Must Be Free by 1993, Hugh Mundell-ekin egin zuen. Bigarrena, Meets Rockers Uptown, berriz, King Tubby ekoizlearekin gauzatu zuen.

Liam O’Flynn (Liam Óg Ó Floinn, irlanderaz) Irlandako Uilleann pipe edota irlandar gaita jolerik ospetsuena hil berri da 73 urte zituela. Planxty taldearen sortzailea izan zen 1972an. Irlandako gaitaren berriztatzailea izan zen. Grabazio ugari zituen. Besteak beste, Everly Brothers, Oskorri, Mark Knopfler, John Cage, Emmylou Harris, Mike Oldfield eta Kate Bushekin grabatu zuen. Entzun ditugun kantuak: Gaztelugatxe (Oskorrirekin), Timedance (Planxty), Pat Reilly (Planxty), The West Coast of Clara (Planxty), The Starting Gate (Live Planxty), The Foxchase (Liam O’Flynn), Foliada de Elviña (Milladoirorekin), An Droichead (Mark Knopflerrekin).

https://www.youtube.com/watch?v=2CE6bgj-hx4

 

 

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA: MICE elkarrizketa, albisteak eta zenbait nobedade musikal

ol. Mai 25 , 2018