ANTXOEN BERTSOA (82) – Eitzan Aitzen eta Leitzatik HTP

Kaixo bersoler@!

Gaurkoan hiru antxoa hegalari izan gara KKinZonako mikroetan. Doneztebe doktoreak urrutzikina albo batera utzi eta Eitzan Aitzen filtrorik gabe eskaini digu gure estudio idorrean. Eitzan ospatu zen bertso afariaren inguruan aritu gara eta bertso batzuk ere entzun ditugu. Earra izen dek Gorka! Segi Eitzan Leitzen!

Habana Ta Punto: Xabat Illarregi leitzar gaztea izan dugu protagonista. Nafarroako Eskolarteko Txapeldunak habanera bikaina abestu digu eta kateari segida eman dio. Animo azterketekin Xabat!

Jarraian, Arabako Eskolarteko Txapleketako Finaleko bertso batzuk entzun ditugu. Sasoiko dago gazteria!

Bukatzeko, agendie.

Hauxe ANTXOEN BERTSOAren gilda berria. Gozaatu!

glu glu glu glu…

 

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Ipar Euskal Herriaren berri, Irulegiko irratiaren eskutik

og. Mai 17 , 2018