SOINUGELA: Doctor Deseo, Loretta Lynn, Libe, Ken Boothe, Buddy Miller

Gaurko urrezko abestia Dylanen eskutik datorkigu, baina Buddy Millerren ahotsean. Ohioko Millerrek 2004an grabatu zuen With God on Our Side kantuaren bertsioa entzun dugu, kontraesanez betetako mundu hau aztertzen duena.

Bi urterik behin Doctor Deseo taldeak lan ikaragarri bat oparitzen digu. Aurtengoa opari hirukoitza da: kantu berriak, liburu ederra eta bideoak. Entzun ditugun abestiak: Adios, Sigo bailando, Nire Munstroa, Una mirada distinata, Corazón de tango, Pequeños Héroes, eta Cuanto frío hace en Saturno.

Marokotik kantu bat entzun dugu, The Master Musicians of Jajouka taldearen eskutik eta 1991n Bill Laswell-ek grabatua. Brasilgo Pernambuco aldean aberastasun musikala dago. Oficina de Cordas taldeak egindako A dor de uma saudade aukeratu dugu.

Jamaikara ere egin dugu bisitatxoa eta Ken Boothe-ren kanta pare bat entzun ditugu 1970ean grabatuak: Freedom Street eta Drums of Freedom. Geo, urte berean The Clarendonians taldekoek egindako Lick It Back ere entzun dugu.

Libe taldeak egindako Maitasun kuantikoa dastatu dugu. Kantu honetan Maite Arroitajauregiren laguntza izan zuten.

Orain dela hiru urte, White Stripes taldeko Jack Whitek Loretta Lynn kantariaren Van Lear Rose bilduma ekoitzi zuen. Bertatik kantu hauek aukeratu ditugu: Van Lear Rose, Portland Oregon, High on a Mountain Trip, Women’s Prison eta Story of My Life.

Hurrengo podcasta

Sokaren Itzala #22: Morgan Illarramendi biluzik

az. Mai 16 , 2018