“Ez goaz inoren kontra, euskarazko hedabideen alde baizik”

“Artziniegan euskaraz bizi nahi dugu! Euskarazko hedabideak babestu eta sustatu” lemapean elkartasun jaia prestatu dute Artziniegako elkarteek maiatzaren 12rako. Aiaraldea hedabidea babestearekin batera, euskarazko hedabideen aldeko aldarrikapena egingo dute egun osoko egitarau baten bitartez.Izan ere, hedabidearekin zuen hitzarmena kendu zuen EAJren gobernu taldeak apirileko udalbatzan, aurrekontuen bozketan PPren abstentzioa lortzeko. Artziniegako babes taldeko kide den Titorekin izan gara, egunaren nondik norakoen berri jasotzeko.

 

Hurrengo podcasta

"Betaurreko umoreak jarri, eta atera kalera!"

az. Mai 9 , 2018