Gaur8ren aurrerapena, Amagoia Mujikaren eskutik

Ostiralero ohi dugun bezala, aste honetako Gaur8ren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujikaren eskutik. Gaurkoan lau erreportaje eta elkarrizketa ekarri dizkigu. Turkian osasun turismoak izan duen gorakadaz eginiko erreportaje bati buruz aritu gara lehenik eta behin. Ondoren, Gasteizko Udalak duen Gazteentzako Aholkularitza Juridikoaren inguruan egindakoaz ere aritu gara. Miriam Urkia euskaltzain osoari eginiko elkarrizketaren berri ere eman digu, eta azkenik, InFraganti harrapatu duten Kasilda Marañoni, mozorroen dama, eginiko elkarrizketaz aritu gara.

 

Hurrengo podcasta

"Nik sinisten dizut", mugimendu feministaren balorazioa

ol. Api 27 , 2018