Zinema Itsuak ekin dio apirilari

Atalkarien baimenarekin, Zinema Itsua izan duzue entzungai; izan ere, errepikapena jarri ostean, irratsaioa egiteko gogotsu geunden Louise eta Marlene.

Oraingo honetan, sasi-irratsaioa eskaini dizuegu, ordea. Zergatik diogun hori? Bada, askotan esan dugun bezala, guk nahi dugun informazioa lortzea zaila egiten zaigulako, eta bilaketa amaigabe horretan, gainera, informazio sexista azaltzen zaigulako.

Horregatik, emakumeoi gomendatzen zaizkigun filmez hitz egin dugu. Eta aitor ezazue: ziur, asko ikusita dituzuela!

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues: Steepwater Band - Country Joe and The Fish

og. Api 5 , 2018