IRRATIEN TARTEA | Azkena Rock, Maccabiren bisita eta lan gatazkak hizpide Hala Bediko kideekin

Araba aldera jo dugu gaurko Irratien tartean. Hala Bedi irratiko Igor Goikolea izan da gurean, eta azken egunotan pil pilean dauden hainbat gai ekarri dizkigu. Hasteko Azkena Rock Festivali buruz aritu gara, aurtengo kartela kaleratu berri baitu eta aurten ere zalaparta eta salaketak daudelako, emakumeen presentzia erabat murritza baita aurtengoan ere. Bestetik, bihar bertan Tel Aviveko Maccabi taldeak Gasteizera egingo duen bisitaren berri eman digu. Izan ere, BDZ taldeak salatu duenez, aurten ere adierazpen askatasuna ez da bermatua egongo. Azkenik, Michelinen eta Cash Converters enpresetan izandako bi lan gatazka izan ditugu hizpide.

Hurrengo podcasta

"Sin rodeos" filma hizpide Pikarako Maria Castejonekin

az. Mar 28 , 2018