POTTO: Bilboko Zazpikatu gaztetxean jokatutako BERTSOERRONDA

Published On martxoa 22, 2018 | By Potto BILBO HIRIA IRRATIA | Potto

Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak bertsoaren mundua arakatu dute beste behin ere. Saio honetan Bilboko Zazpikatu gaztetxean jokatutako BERTSOERRONDA sariketaren finala eskaini dute (aukeratutako ariketak). Otsaila-martxoan zehar Erronda kaleko 4 tabernatan beste hainbat kanporaketa jokatu eta gero, 10 bertsolari gazte sailkatu ziren finalera eta bertan Urko Arregi izan zen garaile. Halakorik nahikoa ez eta, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasearen aurkezpena probestuta, Asier Ibaibarriaga eta Ione Narbaiza elkarrizketatu dituzte. Zelan ez, agenda-proposamenik ez da falta
Hurrengo saioan…. Mauri-Apolo sariketa!!!

Biba bertsoa!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.