ANTXOEN BERTSOA (75) – Periferiatik

Gaurko ANTXOEN BERTSOAn diamantezko ezteiak ospatu ditugu. Bejondeigula!

Gidoiari men eginez, Habana Ta Punto sail kitzikagarriarekin hasi dugu irratsaioa. Aste honetan Uxue Fernandez Lasa izan da protagonista eta bertso ederra kantatzeaz gain, solasean aritu gara eta ertz asko ukitu ditugu. Plazer bat Uxue!

Martxoan Bertsoa ziklo mundialeko bertso musikaturen bat edo beste entzun dugu. Aratz Igartzabal Pottorekin ere hitz egin dugu Erniarraitz sariketaren inguruan eta finalari begira dituen sentsazioez.

Osinalde sariketa ere izan dugu hizpide eta Eitzan Aitzen atalean aktualitateaz eta bere bertso ibileraz, besteak beste, aritu zaigu Doneztebe jauna.

Hurrengo astean, Habana Ta Punto, Martxoan Bertsoa, Erniarraitz sariketa eta sorpresaren bat edo beste.

Agur glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | De Miguel auzia, Mozal Legea eta Maccabi hizpide Hala Bediko lagunekin

og. Mar 15 , 2018