IRRATIEN TARTEA | Abandoko geltokia, hezkuntza greba, azterketei plantoak eta Loraldia hizpide Bilbo Hiria irratiarekin

Bilbo aldera jo dugu gaurkoan Irratien tartean. Bilbo Hiria irratiko Ane Zabala izan dugu Zebrabidean eta Abandoko geltokirako adostutako proiektuari buruz aritu zaigu lehenik eta behin. Datozen egunetan izango diren unibertsitatez kanpoko hezkuntza grebak ere izan ditugu hizpide, eta hezkuntza gaiarekin loturik, Bilboko bi ikastetxek Lomce eta Heziberrik planteatutako azterketei planto egingo dietela jakinarazi dutela azaldu digu. Azkenik, dagoeneko martxan den Loraldiari buruz hitz egiteko tartea ere hartu dugu Anerekin.

Hurrengo podcasta

Aitor Idigoras: "Gora behera asko izan arren, konfrontazio faseak zabalik dirau"

ar. Mar 13 , 2018