BERBAZ: Gorka Hernández, maixu, artisautza eta artezautza

Published On martxoa 8, 2018 | By Berbaz BILBO HIRIA IRRATIA | Berbaz
Gazte-gazteak kalean lapurretarako jendea jipoitzen. Urrunegi egin egoerak, eta hil ere bai. Gai gogorra da eta gabonetan Bilbon kasu ugari jarraian, mina, salaketa, ezina, etsipena,…
Eta elkarrizketa zabal-zabal: gogorrago ekin behar ote? gizarte babesa eta aurrezaintzan, hezkuntzan, tutoretzan medio gehiago behar ote? Eta gaia bateko eta besteko muturretaratzeko azpi-jokoak, ziur aski.
Gorkak hurbil samarretik ezagutzen du gaia, txikitatik arazo artean bizi izandako ume askoren laguntzaile ibili ohi delako. Kontsumora bultzatzen gaituen gizartean eskasia ekonimikoan eta helduen erreferente egokirik gabe hazitako umeak ditugu. Hezkuntza bidezko gizarteratzean sinesten du Gorkak.
Artisautzak eta esku-lanak, gogo-gogokoak ditu. Norbere barnera biltzen eta horren bitartez mundu zabalarekin zubiak eragiten laguntzen duela badaki. Horixe da bere esparrua. Horregatik da bera “maixu”.
Eta, atara dugu argi, zenbat eta oreka ekonomiko handiagoa pertsonen artean, are eta muturreko indarkeria gutxiago. Eskandinaviako herrialdeak eredu.
Kantak:
Suaren gainean dantzan (Hertzainak)
Goiza mundu zoriontsuan (Morau)
 
Erreferentziak:
Finlandiako gartzelak
Finlandia, menos cárcel, menos criminalidad

Like this Article? Share it!

Comments are closed.