IRRATIEN TARTEA | Zazpikaleetako kontuak ekarri dizkigute 97 irratiko lagunek

Gaurko Irratien tartean 97 irratiko Patxi Gaztelumendi izan dugu. Bilboko Zazpikaleetako kontuak ekarri dizkigu Zebrabideara. 7katu gaztetxearen hamaikagarren urteurreneko ospakizunak nola joan diren azaldu digu lehenik eta behin. Bertso erronda txapelketaren berri ere eman digu, errondako taberna ezberdinetan egiten den bertso txapelketa. BIRA! kultur gunearen, BIBAren birmoldaketa, inaugurazioaz ere hitz egin dugu Patxirekin. Azkenik, atzo bertan Bilbon turistifikazioaren aurka burututako manifestazioaz era aritu gara.

Hurrengo podcasta

TERTULIA | Noiz erabili behar da euskalkia eta noiz batua?

og. Ots 1 , 2018