IRRATIEN TARTEA | Zahar etxeetako mugimendu soziala, Eskolen karta, laborantzako transmisioa, kirol kontuak, eta Amikuzeko irratia izan ditugu hizpide Irulegiko irratiarekin

Gaurko Irratien tartean Baxe Nafarroara jo dugu, Irulegiko irratiko Jojo Bidart izan baitugu gurean.  Zahar etxeen baitan dagoen mugimendu sozialaz aritu gara lehenik eta behin. Eskolen kartari dagokionean hasi diren bilkura eta eztabaiden berri ere eman digu. Departamenduko Laborantza Ganbaran transmisioa bultzatzeko burutzen ari diren bilkurak ere izan ditugu hizpide. Amikuzeko irratia sortu berri dela azaldu digu ondoren, eta proiektuaren nondik norakoei buruz aritu gara. Azkenik, egunotako hitzorduak ere ekarri dizkigu Jojo Bidartek.

Hurrengo podcasta

ARGIAren aurrerapena | Bake prozesua Ipar Euskal Herrian, "Cacerolo" artista kolonbiarra, eta Joxe LaCalle argazkilariari elkarrizketa

az. Urt 31 , 2018