IRRATIEN TARTEA | Arabako kontuak ekarri dizkigute Hala Bediko lagunek

Gaurko Irratien tartean Araba aldera jo dugu, Hala Bediko Jon Altza izan baitugu gurean. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan: Martxoak 3 elkarteak Estrasburgorako bidean babesa izango duela azaldu digu lehenik eta behin. “Euskaltzaletasuna eta feminismoa” ikastaroa gaur bertan hasiko da Oihaneder Euskararen Etxean, eta saioen berri eman digu, ondoren. Azkenik, gaur arratsaldean Helena Maleno ekintzaileari babesa adierazteko burutuko den elkarretaratzeaz ere aritu gara.

Hurrengo podcasta

"Mice" proiektuari buruz aritu dira Miren Narbaizarekin Bilbo Hiria irratiko lagunak

ar. Urt 30 , 2018