SOINUGELA: Joseba Tapiarekin solasean #PedroEliasIgartua

Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. Hiru Truku taldean egindako kantu batzuk ere entzun ditugu: Small Town (Txuma Murugarrenekin), Fandango Urtain (Eleuterio Tapia), Amway, Gipuzkoarrok errosariyo santuba, Eskoliertsa gaztea (Hiru Truku), Neure laztanak, Loiolako porrusalda, Arraun, Aritmetika arazoak, Madrilgo lagunak, Himno patriótico eta Askatasunaz.

Hurrengo podcasta

POTTO: Bilbiko XAKE espazioan izan zen bertso-afari mundiala.

al. Urt 29 , 2018