IRRATIEN TARTEA | Etxarri Aranatzeko Sufrimenduaren Mapa, Sakanako Tren Sozialaren aldeko plataforma, Altsasuko auziak eragindako literatur lanak eta Lakuntzako San Sebastianak izan ditugu hizpide Beleixe irratiko lagunekin

Gaurko Irratien tartean Sakana aldera jo dugu Beleixe Irratiko Maider Betelu izan baitugu gurean. Etxarri Aranatzeko Sufrimenduaren Mapaz aritu gara alde batetik. AHTaren harira, Sakana Trenaren Alde manifestua aurkeztuko du Sakanako Tren Sozialaren aldeko plataformak bihar Uharte Arakilen, eta honetaz ere hitz egin digu Maiderrek. Altsasuko auziaren baitan egindako literatur lehiaketa ere izan dugu hizpide, eta azkenik Lakuntzako San Sebastianak eta agenda hitzorduak ekarri dizkigu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA | Katalunia, Puigdemonten aurkako euroagindua martxan jarri ez izana, eta Frantzian soldadutza berrezartzearen asmoa

ar. Urt 23 , 2018