SOINUGELA: Greateful Dead, Fermin Muguruza, Peret, Flamin’ Groovies, Billy Bragg #PedroEliasIgartua

Published On urtarrila 12, 2018 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gaurko urrezko kantua Grateful Dead-ek 1987an grabatu zuen Touch of Grey izan da. Eurek inoiz izan zuten single arrakastatsu bakarra. Bide honetatik San Franciscoko taldearen bete kantu batzuk ere entzun ditugu: Dark Star, Truckin’, Friend of The Devil, Scarlet Begonias, Terrapin’ Station.

Fermin Muguruzaren B-Map 1917+100 disko berritik kantu pare bat entzun dugu: Barcelona – Sant Andreu eta Bilbao – Manifestazioa. Kataluniako The Suicide of Western Culture bikotearekin egin du Sant AndreuBilbao – Manifestazioa bideoa azaroaren 20an kaleratu zen; egun horretan, baina 1989an, Josu Muguruza hil zuten Madrilen.

Bartzelonako Pere Pubill Calaf, Peret, 2014an hil zen, abuztuaren 27an. Hilabete batzuk arinago bere azken lana, Des del respecte, grabatu zuen bere semeagaz. Kantu batzuk entzun ditugu: El cant dels ocells, Al vent, Bombón, Los ejes de mi carreta eta Si jo fora rei.

Iragan den udazkenean Flamin’ Groovies taldeak Kafe Antzokian jo zuen, Fantastic Plastic disko berria aurkezteko. Hiru kantu entzun ditugu disko horretatik: What The Hell’s Going on, Let Me Rock eta Just Like A Hurricane.

Billy Bragg ingelesak Bridges Not Walls disko berria kaleratu du, sei kantukoa, The Sleep of Reason eta Full English Brexit entzun ditugu bertatik.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.