“Zutuberrak” antzezlanari buruz aritu dira Bilbo Hiriako lagunak Olatz Pagalday eta Jon Zubiagarekin

Eidabe antzerki taldeak gaur egungo jendartearen kezkak taularen gainean jarri nahi izaten ditu. Zutuberrak  antzezlana igandean estreinatuko dute Bilbon. Galder Perezek zuzendu du, eta Olatz Pagalday eskoriatzarra eta Jon Zubiaga Osoron arrasatearra dira protagonistak. Azken bi hauek batu zauzkigu saioara. Bits eta Gor dira antzezlaneko protagonistak. Gazte alai eta aktiboak dira Txip aldaketa jolasean ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak gogoko duen dohaina aukeratzeko. Gor-ek indarra hautatuko du. Bits-ek , aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap abeslari moduan. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, Youtuben. Gor-ek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bits-i.

Hurrengo podcasta

Kaixo, zure hilekoa naiz!

og. Urt 11 , 2018