IRRATIEN TARTEA | Altsasuko kintoak, Etxarri Aranatzeko elkartasun jaialdia eta agenda hitzorduak ekarri dizkigute Beleixe irratiko lagunek, besteak beste

Gaurko Irratien tartean Sakana aldera jo dugu, Beleixe irratiko Maider Betelu izan baita gurean. Altsasun elurragatik geldirik geratu zirenentzat antolatu zen aterpea, Altsasuko kintoen buruen aukeraketa, “Zama doinuz arindu III” elkartasun jaialdia, Iruñeko Udalaren literatur lehiaketan saritutako bi sakandarrak eta agenda kontuak izan ditugu hizpide harekin.

Hurrengo podcasta

TERTULIA | Urrezko Globoetan indarkeria matxistaren aurkako aldarria eta Urtarrilaren 13ko manifestazioa

ar. Urt 9 , 2018