HITZEN LIOA HIRUTAN – Xabier Lete XL

Kaixo arrosaxale!

Hauxe izan da 2017ko azken HITZEN LIOA HIRUTAN. Orain dela bi ostiral elkartu ginen KKinZonak0 estudioan eta Xabier Leteri eskaini genion saio osoa. Orduko iratsaioa nahikoa ez, eta oraingoan ere saio oso bat eskaini diogu artista oiartzuarrari. Lehen saioan nolabait letra ilunagoez jardun bagenuen oraingorako letra argiakoak aukeratu ditugu. Hauexek irakurri-aztertu-entzun ditugun abesti-letrak:

1.- Otsoa eta Txanogorritxu – Zurrumurru BSO

2.- Amsterdam.

3.- Izotz-ondoko eguzki.

4.- Eskutitza Henry Millerri.

5.- Seaska kanta.

6.- Teologia, Ideologia.

7.- Lore bat, zauri bat.

8.- Ostikoketa.

9.- Jardin bat zuretzat.

Arrosa sarera igotzen hasi aurretiko irratsaioren bat entzun nahi izanez gero egin klik hemen: http://www.ivoox.com/kkinzonako-saioak-hitzen-lioa-hirutan_sb.html?sb=kkinzonako+saioak+hitzen+lioa+hirutan

Hurrengo urterarte!

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 319 - berriro birsortzen

al. Urt 1 , 2018